Abadiñoko Udalak eta Merkatari Elkarteak Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu dute jai giroa sortuz tokiko merkataritza animatzeko helburuarekin.
700 euroko saria egongo da beherapen-kupoietan boto gehien jasotzen dituen erakusleihoarentzat. Boto gehien jasotzen dituen bigarrenak 350 euro jasoko ditu beherapen-kupoietan. Bestalde, bozketan parte hartzen duten guztien artean 350 euroko saria zozkatuko da, 5 eta 10 euroko kupoietan.
"Abadiñoko hamahiru denda eta saltoki animatu dira parte hartzen gure erakusleiho lehiaketa dibertigarrian. Denon artean arnas berri bat emango diogu herriko merkataritzari eta azpimarratuko dugu ostalaritzako merkatari eta profesionalen dedikazioa. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartzen duten guztiei", azaldu du Edurne Maguregi alkateordeak.
Lehiaketako parte hartzaileak:
- Iglú
- Goxoa
- Barnebide
- Basque Country Bike
- Edurne Arraindegia
- Enxebre
- Matienako estankoa
- Farmazia Matiena
- Federópticos Apraiz
- La costura de Mariaje
- Mapfre Matiena
- Carmen Alkorta ileapaindegia
- Xarma Fisioterapia