Traña-Matienako pilotalekuak Master Laboral Kutxa txapelketako finalerdiak hartuko ditu bihar

Anboto 2023ko abe. 5a, 11:00

Mariam Arrrilaga —urdinez— pilota aukeratzen Nora Mendizabalen kontrako final laurdenean, Legutioko pilotalekuan (Argazkia: Master Laboral Kutxa)

12:00etatik aurrera, lau eta erdiko finalerdi biak egongo dira jokoan.

Bihar, abenduak 6, lau eta erdiko Master Laboral Kutxa txapelketa nagusiko finalerdiak hartuko ditu Traña-Matienako pilotalekuak. Jaialdia 12:00etan hasiko da eta ETB-k zuzenean eskainiko du. 

Lehenengoa Leire Garai gasteiztarraren eta Goiuri Zabaleta leitzarraren artekoa da. Pilotari biak inoiz baino urrutiago heldu dira txapelketa honetan. Aurrelari gasteiztarra sasoi oso onean eta moralez gainezka helduko da final laurdenetan Olatz Arrizabalaga bezalako pilotari handi bati irabazita. Kantxan sendotasun handia irabazi du Garaik azken hilabeteetan eta lehendik zituen dohaiei askoz etekin handiagoa ateratzeko gai da gaur egun. Parean txapelketa ikusgarria egin duen Goiuri Zabaleta gaztea izango du. Leitzarra hiru partida irabazita dator eta bere burua onenen artean egonkortzea lortu du. Errematean espezialista da.

Bigarren finalerdian Amaia Aldai dimoztarrak eta Miriam Arrillaga aginagarrak neurtuko dituzte indarrak. Txapelketa honetan txapeldun izandako bi emakumeen arteko dema izango da. Aldaik historia egiten jarraitu nahi du lau eta erdian hirugarren txapela segidan jantzita, baina horretarako pilota mistoarekin lehen txapela jantzi zuen emakumea gainditu beharko du. Estilo arteko talka izango da: erasokorragoa Aldai eta seguruagoa Arrilllaga.

Arratsaldean, 16:00etan, beste zortzi mailatako finalerdiak jokatuko dira senior, gazte misto eta promesa mailetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!