Abadiñoko Udalak lehiaketara atera du Zelaietako adinekoen zentroko tabernaren ustiapena

Anboto 2023ko aza. 28a, 12:02

Abadiñoko Udalak lehiaketara atera du Zelaietako adinekoen zentroan dagoen taberna ustiatzeko errentamendu-kontratua. Interesatek abenduaren 24ra arte aukera izango dute beraien eskaintzak aurkezteko. 

Abadiñoko Udaletik jakitera eman dutenez, oinarriek zerbitzua esleitzeko bete beharreko baldintzak zehazten dituzte. Horrela, besteak beste, 65 urtetik gorakoei aplikatu beharreko tarifa hobaridunak edo taberna irekitzeko gutxieneko ordutegiak jasotzen dira. 

Horrez gain, ahozko euskararen ezagutza kontuan hartuko dela jakitera eman dute udaletik, bi hizkuntzetan arreta eman ahal izateko. Baita ere, lokala dinamizatzeko, adin eta profil desberdinetara zuzendutako jarduerak egitea, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!