[EGITARAUA]: Abadiñon egitarau zabala antolatu dute Euskaren egunaren harira

Anboto 2023ko azaroaren 21a

Abadiñoko Udalak, herriko elkarte eta eragileekin batera, kultur eta aisialdi jarduera programa diseinatu du Euskaren Egunaren inguruan. 

ABENDUAK 1, BARIKUA

  • 16:30-19:00 Talo tailerra, herri kirolak eta Street Dance ikuskizuna. Traña-Matienako plazan
  • 18:00 Helduentzako txapela jaurtiketa. Traña-Matienako plazan
  • 18:00 Gerbasegaz kantetan (Kantulagun). Ferialekutik abiatuta
  • 19:00 Satira musikala: "eMckumeak". Errota Kultur Etxean. Doakoa. Gonbidapenak jaso ahalko dira Mediatekan eta Errotan azaroaren 20tik aurrera. (Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da. Azaroaren 29rako eskatu behar da katalamixonekintza@gmail.com helbidean).

ABENDUAK 2, ZAPATUA

  • 17:00 Pontx pailazoa, familientzako ikuskizuna. Errota Kultur Etxean. Doakoa. Gonbidapenak jaso daitezke Errotan eta Mediatekan. 

ABENDUAK 3, DOMEKA

  • 12:00 Punterengoen, film labur eta postal lehiaketen sari banaketa eta lanen proiekzioa. Errotako Areto Nagusian. 
  • 13:00 - 14:30 Kalejira jaizale txistulari elkartearekin Traña-Matienan eta Zelaietan.
  • 17:00 Elkarretaratzea: Euskarak behar gaitu eta euskara behar dugu. Udaletxe aurrean
  • 17:30 II.Pilota txapelketa herrikoia: Ligaxkako partida. Zelaietako frontoian
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!