Oihana Azkorbebeitiak denboraldiko hamabigarren garaipena, Lemoatx Trail mendi lasterketan

Anboto 2023ko aza. 19a, 18:00
Oihane Unzalu, Oihana Azkorbebeitia eta Zuriñe Frutos (24 km).

Oihane Unzalu korrikalari berriztarra bigarren sailkatu da. 

Ganzabal mendi taldeak antolatuta, Lemoatx Trail mendi lasterketa jokatu da gaur Lemoa herrian. Mendi lasterketa bi izan dira bertan, 24 kilometrokoa eta 16 kilometrokoa. 

Lasterketa luzean, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da (2.33.39), eta Oihane Unzalu berriztarra sailkatu da bigarren (2.42.46). Zuriñe Frutosek osatu du podiuma (2.58.55). Gaurkoa Azkorbebeitiaren hamabigarren garaipena izan da denboraldi honetan, lehenengoa Euskalmushing talde berriagaz. Mutiletan, bere taldekide Ander Iñarra lezoarrak irabazi du proba (2.00.44).

Neskei dagokienez, 16 kilometroko lasterketan ere Durangaldeko korrikalariak lehenengo postuetan sailkatu dira. Itsasne Urkiaga zornotzarra bigarren helmugaratu da (1.56.59), eta  Estitxu Azpitarte otxandiarra hirugarren (2.02.28). Miren Otzerinjauregik irabazi du nesketan (1.55.11), eta  Ander Izak mutiletan (1.28.28).

257 korrikalarik parte hartu dute 24 kilometroko lasterketan, eta 255ek 16koan. Mendi martxa bi ere egin dira. Batean, handian, 253 lagunek parte hartu dute, eta mendi martxa familiarrean, laburrean, 255 lagunek. Bigarren horretan, haurrek batez ere.


Itsasne Urkiaga, Miren Otzerinjauregi eta Estitxu Azpitarte (16 km). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!