Txaber Altube bigarren eta Aitor Bizkarra hirugarren Santurtziko finalaurrekoan

Anboto 2023ko aza. 18a, 19:40

Bittor Altubek seigarren lekuan amaitu du saioa.

Arratsalde honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatu da Santurtziko Serantes kultur aretoan. Bertan parte hartu duten sei bertsolarietatik hiru eskualdekoak izan dira. Aitor Bizkarra eta Txaber eta Bittor Altube anaiak. Abadiñarrak hirurak. 
Saioa Jone Uriak irabazi du, eta bigarren eta hirugarren lekuak eskuratu dituzte Bizkarrak eta Txaber Altubek. Bittor Altubek, berriz, seigarren egin du. Txapelketako azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da azaroaren 25ean. Saio horretako puntuaketei itxaron beharko zaie, Aitor Bizkarrak eta Txaber Altubek ez dutelako sarbidea itxita. Lemoako puntuaketen arabera finalera igarotzeko aukera izango dute. Gaurko saioa honela amaitu da:

  • Jone Uria Albizuri: 631 puntu.
  • Txaber Altube Sarrionandia: 576.
  • Aitor Bizkarra Ruiz: 574,5
  • Unai Mendiburu Valor: 565
  • Mikel Goiriena Larrazabal: 557
  • Bittor Altube Sarrionandia: 489
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!