Punterengo Laburmetrai Lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du Abadiñoko Katalamixon Aisialdi Elkarteak. Azaroaren 18an, 14:00etan, gaia, objektua, lekua eta esaldia proposatuko dituzte eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte beraien proposamenak aurkezteko. Lanak katalamixonekintza@gmail.com helbidera bidali beharko dira azaroaren 19an, 14:00ak baino lehen.
Laburmetrai txapelketa 18 urtetik gorakoentzat izango da eta lanak berak, gehienez, 4 minutu izan beharko ditu.
Sari banaketa, berriz, abenduaren 3an egingo da, 12:00etan. Bi sari egongo dira: adituen saria, 200 eurokoa izango da, eta publikoaren saria, 100 eurokoa.