Dark Tranquillity eta Metallium taldeak Abadiñoko Koba Live jaialdian egongo dira

Anboto 2023ko aza. 13a, 12:05
Dark Tranquillity

2024ko ekainaren 21ean eta 22an izango da Abadiñoko Udalak eta Sugaar musika elkarteak antolatzen duten jaialdia. Azaroaren 30era arte, sarrerak prezio berezian erosi ahalko dira. 

Koba Live jaialdiaren hirugarren ediziorako nazioarteko bi talde iragarri dituzte: Dark Tranquillity eta Metallium. Lehenak suediarrak dira, eta 1989an sortu zuten taldea. Deaht metal doinuak jorratzen dituzte, eta beraien hamabigarren diskoa izango dena konposatzen ari dira. Metallium, ostera, alemaniarrak dira, eta 1999an grabatu zuten euren lehenengo lana. 

Iaz, 2.500 lagun batu zituen jaialdiak, eta besteak beste, Primal Fear eta Angelus Apatrida taldeek jo zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!