Bertso afaria egingo dute Mendiolan, Miren Amuriza eta Xebastian Lizaso lagun

Anboto 2023ko aza. 9a, 13:06

2019ko edizioan Xebastian Lizaso eta Julio Soto egon ziren bertsotan.

Azaroaren 24an egingo dute, Errekatxo Auzo Elkartean. Afarian izena emateko aukera zabalik dago.

Mendiolako Errekatxo Auzo Elkarteak urtero-urteroko hitzorduari eutsi dio aurten ere. Azaroaren 24an bertso afaria egingo dute, gaueko 21:00etatik aurrera. Miren Amuriza berriztarrak eta Xebastian Lizaso azpeitiarrak girotuko dute afalosteko bertso saioa. Antolatzaileek afarian izena emateko epea zabaldu dute. Erreserbak 680116710 telefonoan egin behar dira whatsapp mezua bidalita. Ordainketa afalorduan bertan egin beharko da, 30 euroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!