Zauritu bat bart gauean Abadiñon gertatutako auto istripuan

Anboto 2023ko aza. 9a, 08:43

Atzo gaueko istripuko irudia. (Argazkia: @BomberosBizkaia)

Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

Atzo, 23:20 inguruan, auto istripu bat gertatu zen N-636 errepidean, Abadiño-Durango norabidean eta Eroskiko biribilgunera heldu aurreko jaitsieran. Auto batek errepide ondoko bionda jo zuen eta irauli egin zen, Ertzaintzako iturrien arabera. Gidaria suhiltzaileek atera zuten ibilgailutik. Ostean Galdakaoko ospitalera eraman zuten anbulantzian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!