Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, Abadiñoko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun Arloak hitzaldiak eta arte eszeniko garaikideak biltzen dituen jarduera-programa diseinatu du azararorako. Eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
"Konprometituta gaude eta egunero egiten dugu lan, esparru guztietan, indarkeria hori desagerrarazteko eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak lortzeko. Eguneroko borroka da, baina egun horretan, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, gehiago ikusten da. Aurtengo programazioaren bidez, hausnarketarako eta sareak sortzeko espazioak sortu gura izan ditugu, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren adierazpen desberdinetan sakonduz eta horren izaera estrukturala, kulturala eta ekonomikoa azpimarratu" azaldu du Naiara Bildosola berdintasun eta aniztasun zinegotziak.
EGITARAUA
AZAROAK 15
18:00 '¿La fiesta era esto? Si, la fiesta era esto' (Nerea Barjola) Errota Kultur Etxean
AZAROAK 17
20:30 'Loa loa, laguna' (Maider Lasa Santamaria) Errota Kultur Etxean
AZAROAK 24
18:00 Kale-ikuskizuna: 'Biolentzia matxisten aurkako 24 orduko konponketak' (Las Kapritxosas) Pino plazan
AZAROAK 25
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Mobilizazioa
ABENDUAK 1
19:00 Antzezlana 'Emckumeak' (Zelako Kultur Ideiak) Errota Kultur Etxean