Abadiñoko ehiza eta arrantza elkarteak bukatutzat eman du bere ibilbidea, ia 40 urteren ostean. Elkartetik jakitera eman dutenez, 80. hamarkadan sortu zen elkarteak 270 bazkidera arte izan ditu, baina, orain, elkarteagaz amaitzea erabaki dute.
Elkarteak diru gerakina, 5.516 euro, herriko hiru elkarteri eman die. Minbiziaren kontrako elkarteari 3.316 euro, Geu Be Elkarteari 1.000 euro eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren elkarteari beste 1.000 euro.