Bikandi buruz buru eta Garcia-Saez bikoteka nagusi Arroitajauregiren oroimenezkoan

Anboto 2023ko urr. 29a, 08:25

Bariku arratsaldean Kepa Arroitajauregiren oroimenezko txapelketako finalak jokatu zituzten Tornosolo trinketean.

Paleta mistoan, Mikel Garciak eta Laura Saezek garaipena eskuratu zuten; 30-25 irabazi zieten Amaia Larralde eta Ander Asurmendi bikoteari. Garciak eta Saezek behetik gorako partidua egin zuten.

Esku pilotan, buruz buru, ostera Koldo Bikandi iurreta izan zen nagusi. Bikandi galtzen hasi zen arren, nagusitasunez irabaztea lortu zuen. Bikandik 40 -26 irabazi zion Jon Jarari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!