16 urtetik gorakoentzako kultur tailerrak berriro martxan Abadiñon

Anboto 2023ko urr. 26a, 08:30

Pintura tailerrean izena emateko epea hilaren 31ra arte egongo da zabalik, Mediatekan, Errota Kultur Etxean edo udalaren webgunean. 

Herritarren gustu eta lehentasunak kontuan hartuta 16 urtetik gorakoei zuzendutako kultur tailerren eskaintza antolatu du Abadiñoko Udalak. Udaletik jakitera eman dutenez, pintura, sukaldaritza edo argazki digitaleko tailerrak eskainiko dituen programa prestatzen ari dira. "Bost urte daramatzagu tailer horiek egin barik, eta, ondorioz, eskari handia aurkitu dugu. Eskerrak eman gura ditugu parte hartze handiarengatik eta zuen ekarpen guztiengatik", azaldu du Monika Iglesias zinegotziak. 

Martxan jarriko den lehen tailerra, pintura tailerra izango da. Pintura tailerra azarotik aurrera egingo da, martitzenero eta eguenero: 16:00etatik 18:00etara eta 18:15etatik 20:15era.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!