[EGITARAUA]: Urriaren 31n Arimen Gaua ospatuko dute Abadiñon

Anboto 2023ko urr. 25a, 12:59

Abadiñoko Udaletik mozorrotuta joateko deia egin dute. 

Herriko kultura elkarteekin lankidetzan, kultura eta aisialdi programa berezia antolatu dute Abadiñon urriaren 31rako, Arimen Gaua ospatzeko. "Udalerriko elkarteekin elkarlanean egindako adin guztientzako kultura eta aisialdi programa da, irekia eta parte-hartzailea, pertsona bakoitzak jaiegun hori bere erara eta bere sinesmenen arabera goza dezan", azaldu dute Monika Iglesias eta Eider Ajuria zinegotziek.

URRIAK 31

17:00 Eskulanak (Muntsaratz aterpean)
18:00 Disko festa (Muntsaratz aterpean)
19:00 Kali gaua (Isiotu)
19:30 Txokolatada (Muntsaratz aterpean)
20:00 - 23:00 DJ Kuku (Traña plazan. Euria bada eskolako aterpean)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!