Oihana Azkorbebeitia Euskalmushing talde sortuberrira batu da 2024ko denboraldiari begira. "Oso gustura ibili naiz urte hauetan guztietan, mendiaz eta mendi lasterketez gozatzen, baina, egia esan, azken lau urteetan talde giroaren falta igarri dut apur bat, euskal giroa, eta hori oso garrantzitsua da niretzat. Euskalmushingeko taldekideok lagunak gara, ezin hobeto konpontzen gara geure artean, eta ilusio handia dut talde honegaz bidea egiteko eta datozen erronkei aurre egiteko", adierazi du mendiko korrikalari abadiñarrak.