Abadiñoko Udaleko Gazteria arloak herriko 18 urtetik beherako gazteen laguntzagaz udazkenerako aisialdi programa antolatu du. Gustuak eta lehentasunak kontuan hartuta, udalak kultur irteerak, kirola, DJ saioak edo grafitti tailer bat barne hartzen duen programa aurkeztu du.
"Garrantzitsua iruditzen zaigu gazteei euren gustuetara egokitutako aisialdi eta denbora libreko alternatibbak eskaintzea. Horregatik, haien iradokizunak kontuan hartu ditugu eta bide horretan jarraituko dugu lanean, gazteek esparru guztietan parte har dezaten", azaldu du Eider Ajuria zinegotziak.
EGITARAUA
URRIAK 28
Donostiako Aquariumera irteera
(Apuntatzeko data: urriak 23tik 26ra)
URRIAK 31
20:00-23:00 DJ KUKU (Traña-Matienako kioskoan)
AZAROAK 11
17:30 Talo tailerra (Muntsaratzeko aterpean)
(Apuntatzeko data: azaroak 6tik 9ra)
AZAROAK 18 ETA 19
15:30 Futbito txapelketa (Muntsaratzeko kantxan)
(Apuntatzeko data: azaroak 13tik 16ra. eajuria@abadino.eus)
AZAROAK 26
Futbito txapelketako finalak
ABENDUAK 2
17:30 Grafitti tailera (Zelaietako eskolan)
ABENDUAK 16
Iruñeako planetariumera irteera
(Apuntatzeko data: abenduak 11tik 14ra)
ABENDUAK 23
20:00-23:00 DJ (Traña-Matieanko kioskoan. Euria bada: eskoletan)