Abadiñoko Udalak eta Sugaar Musika Elkarteak antolatutako metal eta rock jaialdiak dagoeneko badu data. 2024an ekainaren 21ean eta ekainaren 22an ospatuko da, Traña-Matienan.
"Orain dena ondo atera dadin eta jendeak goza dezan lan egitea dagokigu. Sugaar Musika Elkartea aspalditikk ari da musikaren arloan lanean, hirugarren edizio honetan kartel bikaina eskaintzeko. Jaialdia hazi egin da eta bi kontzertu-egun izango dira, eta berrikuntza ugari ere ekarriko ditu", azaldu du Monika Iglesias Kultura zinegotziak.
Bestalde, Sergio Correa Sugaar Musika Elkarteko arduradunak aitortu du, beraientzat bi eguneko jaialdia egin ahal izatea "garrantzitsua" dela.