Behargin bat hil da gaur goizean Traña-Matienako lantoki batean lanean zebilela. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, langileak deskarga elektriko bat jaso du. Suhiltzaileak eta osakidetzako helikopteroa bertatatu dira, baina ezin izan dute langilearen bizia salbatu.