Aurrekontu parte hartzaileetan herritarrek eskaturiko komun publikoa ipintzeko eskatu du EAJk

Anboto 2023ko urr. 18a, 10:01

Aurrekontu parte hartzaileetan abadiñarrek proposaturiko komun publikoa ipintzeko eskatu dio Abadiñoko EAJk gobernu taldeari.

EAJk jakinarazi duenez, azken aurrekontu parte hartzaileetan proposatutako 12 proiektuetatik bozkatuena komun publiko bat instalatzea izan zen, eta hori egiteko eskatu diote EH Bilduk eta Abadiñoko Independente Berriek osatzen duten gobernu taldeari. "Herritarrek aurreko legealdiko aurrekontu parte hartzaileetan hori erabaki zuten, eta gobernu taldeari eskatzen diogu abadiñarrei entzuteko eta euren beharrizanei zuzenean erantzuten dieten proiektuak gauzatzeko", gehitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!