Zelaietako mugikortasun hobetzeko bilera irekia eguenean

Anboto 2023ko urr. 17a, 13:54

Txanporta Kultur Etxean egingo dute batzarra, eguenean, 18:30ean. 

Abadiñoko Udalak Zelaietako mugikortasuna hobetzeko, herritarrek parte hartzea bultzatuko du. Horretarako parte hartze prozesu bat jarri dute abian. Lehenengo pausoa, eguenean, urriak 19, 18:30ean, Txanporta Kultur Etxean bilera ireki bat egitea izango da. 

"Auzoaren segurtasuna, irisgarritasuna eta bizitasuna hobetuko dituzten proposamenak herritarrekin batera adostea eta lantzea da helburua", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!