Abadiñarrek azaroaren 1era arte aurkeztu ahal izango dituzte aurrekontu parte-hartzaileetarako proposamenak

Maialen Zuazubiskar 2023ko urr. 17a, 12:11

Aurkeztutako proiektuak udalaren eskumenekoak izan beharko dute, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak.

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan da Abadiñon eta herritarrek azaroaren 1era arte aukera izango dute beraien proposamenak aurkezteko, Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan jarritako hautestontzietan. Abadiñoko Udaletik jakitera eman dutenez, prozesu honek herritarrek Abadiñok behar dituen inbertsioen eta proiektuen parte bat definitzea  du helburu. Eta 16 urtetik gorako pertsonek izango dute parte hartzeko aukera.

Horrez gain, infromazio-standak ere jarriko dituzte. Gaur , esaterako, Zelaietan egongo da. Gainera, teknikari bat urriaren 21ean urriaren 25ean Zelaieta eta Traña-Matienako adinekoen zentroetara joango da, hurrenez hurren. 

"Gobernu talde berriarentzat, herritarren parte-hartzea kudeaketarako tresna garrantzitsua da, herritarrek iritzia emateko eta ekarpenak egiteko modua da, guztion artean Abadiño hobea egiteko", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!