Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiko filmak Abadiñon ikusgai

Anboto 2023ko urr. 16a, 11:03

Urriaren 20ean eta 21ean egongo dira ikusgai filmak Errota Kultur Etxean. 

Urriaren 19tik 26ra Bilbon egingo den Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiko zenbait film labur eta film luze bat ikusgai egongo dira Abadiñon. Errota Kultur Etxean izango dira eta doakoa sarrera izango dute. 

"Lehen aldiz iritsi da jaialdia Abadiñora, eta horrek zirkuitu komertzialetan ikusi ezin diren jatorrizko bertsioko filmak ikusteko aukera ematen du, gaur egungo gai sentsibleak jorratzen dituzten eta oso narratiba desberdinak dituzten ekoizpen-lan berriak", azaldu du Monika Iglesias kultur zinegotziak. 

URRIAK 20, barikua

19:00etatik aurrera

  • Si me querei, irse 
  • Sombras de Beirut
  • Arnasa
  • Amalur

URRIAK 21, zapatua

19:00 Doxandeém, Les Chasseurs de Rêves

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!