Abadiñoko Geredixa Mikologia Elkarteak urteroko hitzorduari eutsi dio asteburuan. Atzo azken egunotan baturiko perretxikoak ipini zituzten erakusgai, Errota Kultur Etxean. Erakusketaren 30. edizioa izan aurtengoa. Hori baino lehen, baina, bezperan, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideekin egon ziren perretxioak katalogatzen. Bestalde, atzo eguerdian pintxoak eta ardoa eskaini zituzten Trañabarren etorbidean. Onddo kaxa baten zozketa ere egin zuten. Jesus Mari Zuazua izan zen onuraduna.