Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bittor Altube bigarren sailkatu da Gernika-Lumoko saioan

Anboto 2023ko urr. 8a, 20:40

Altubek amaierako sailkapenera arte itxaron beharko du finalaurrekoetarako txartela eskuratzen duen jakiteko.

Arratsalde honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketaren bigarren saioa jokatu da Gernika-Lumoko Lizeo aretoan. Saioa Ibai Amillategik irabazi du, eta finalaurrekoetara sailkatu da modu automatikoan. Bittor Altube abadiñarrak bigarren egin du. Horrenbestez, Altubek kanporaketa fasearen amaierako puntuaketak itxaron beharko ditu, finalaurrekoetara igarotzen den ala ez jakiteko. Honela geratu da arratsalde honetako sailkapena:

  • Ibai Amillategi Omaetxebarria------- 479
  • Bittor Altube Sarrionandia------------- 472.5
  • Mikel Retolaza Etxebarria------------- 455
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal---------- 443.5
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika----- 438.5
  • Iker Garitagoitia Astigarraga------- 434

Itxaro Juaristi Olaetxea abadiñarrak egin ditu gai-jartzaile lanak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!