Traña-Matienako Txinurrisolo eta Trañabarren kaleak berrurbanizatuko dituzte

Anboto 2023ko ira. 27a, 11:42

Proiektua lehiaketa publikora atera aurretik, gobernu taldea bizilagunekin batuko da. 

Atzo egindako osoko bilkuran Txinurrisolo kalea berrurbanizatzeko proiektuari Trañabarren kalekoa ere gehitzea onartu zuten. Eta horretarako aurrekontuari 96.969 euro gehitzea onartu zuten. Oso jarduketa garrantzitsua da inguruko bizilagunentzat. Proiektua geldirik zegoen, eta bera, aktibatu egin dugu", azaldu du Mikel Urrutia alkateak

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, gobernu talde berriak berriro ekin dio Txinurrisoloko urbanizazio proiektuari, eta hainbat aldaketa egin dizkiote hasierako proiektuari. Urbanizazio proiektu horri esker, Txinurrisolo kalea, desnibelik gabeko gunea bilakatuko da, hau da, plataforma bakarra egongo da. Horri eskere, kale horretako hainbat ataritan igogailuak instalatu ahalko dituzte.

Kale horrez gain, Trañabarren kaleko tarte baten ere lanak egingo dituzte; Laboral Kutxatik, BBKraino zehazki. Gune hori ere, plataforma bakarreko eremu bilkatuko da eta egungo taxi-geltokia aurreko espaloira aldatuko da. Horrela, Mesoi tabernaren eta bazarraren parean espaloia handituko da. 

Horrez gain, Txinurrisolo kaletik Atsegin tabernaren espaloraino oinezkoentzako igarobide berri bat egokituko da, besteak beste. 

Bestalde, proiektua lehiaketa publikora atera aurretik, gobernu taldea bizilagunekin batuko da.  "Luzaroan itxan dugun proiketua da, eta garrantzitsuak iruditzen zitzaizkigun aldaketak egin dizkiogu proiektuari. Dena den, herritarrak deituko ditugu, obraren xehetasunak azaltzeko", gehitu du Jose Luis Navarro Hirigintza zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!