Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek emanaldi bat eskainiko dute Abadiñoko probalekuan, urriaren 8an. Sarrerak irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean ipiniko dituzte salgai Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan. Umeen sarrera euro bikoa izango da. Nagusiena, berriz, bost eurokoa. Antolatzaileek argitu dute pertsona bakoitzak lau sarrera eskuratu ahalko dituela gehienez. Helduen sarrera bat, eta umeen hiru sarrera. Pailazoen emanaldiaz aparte, beste hainbat ekintza egongo da egunean zehar. Goizeko 11:00etatik 14:00ra bitartean umeentzako eskulan tailerrak egongo dira Ferialekuan (euria bada frontoian). Pailazoen ikuskizuna eta gero txokolatada egongo da.
Egitasmoa Ganbarru Txirrindulari Elkarteak, Katalamixon aisialdi elkarteak eta Muntsaratz Auzo Elkarteak antolatu dute Abadiñoko Udalaren laguntzagaz. Umeei begirako ekitaldi bat izanik, antolatzaileek umeen presentzia lehenestea eskatu dute pailazoen ikuskizunari begira.