Abadiñoko saguzarrak non dauden jakiteko ibilaldia egingo dute Asteklimaren barruan

Anboto 2023ko ira. 25a, 12:36

Ibilaldia zapatuan izango da. Bihar, berriz, Txanporta Kultur Etxean aldaketa klimatikoari aurre egiteko herri mailan har daitezkeen ekimenen inguruan hitz egingo dute. 

Klima eta Energiaren Astearen baitan, Abadiñoko Udalak, Abadiño Lagunkoiak, Abadiñoko BHI Institutuak eta Abadiñoko Energia Komunitateak herriko familientzak hainbat jarduera antolatu dituzte.  Horietako bat, Abadiñoko saguzarrak non dauden jakiteko hitzaldia eta ibilaldia da.

"Ekimen horien helburua herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea da, batez ere gazteak, beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikaoren aurrean. Horretarako, udalerriko elkarteekin elkarlanean ari gara", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. 

Irailak 26, martitzena

18:30 Hitzaldia: Zer egin dezakegu Abadiñon aldaketa klimatikaori aurre egiteko?
Hizlariak: Goiener energia kooperatiba eta Abadiñoko energia komunitatea

Abadiñoko ikasleentzako jardunaldia
Gogoeta ingurumenaren gainean
Tailerra: Saguzarrentzako habien diseinu eta fabrikazioa teknologia berriekin
Antolatzailea: Abadiñoko BHI ETA LurLab elkartea

Irailak 30, zapatua

9:30 Txangoa. Non daude saguzarrak Abadiñon?
Laguntzaileak: Abadiño Lagunkoia eta Abadiño BHI

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!