Abadiñoko Udalak bat egin du Marokoko lurrikarrak eta Libiako uholdeek kaltetutakoei elkartasuna adierazteko deitutako elkarretaratzearekin. Kontzentrazioa bihar 18:00etan izango da, Traña-Matienako Pino plazan. Bertan, minutu bateko isilunea egingo da biktimen eta haien familien alde.
Gainera, Abadiñoko Udalak, lekuan bertan lan egiten duten Gurutze Gorriarekin eta Ilargierdi Gorriarekin lankidetzen, kontu korrente bat gaitu du, ekarpen ekonomikoak egiteko.
"Gurutze Gorriarekin lanean ari gara dohaintzak modu eraginkorrean eta seguruan bideratzeko, laguntza benetan behar den lekura irits dadin. Abadiñok beti jakin izan da une zailetan mobilizatzen, eta orain berriro egiteko aukera dugu, jatorriz herrialde horietakoak diren herrikideei gure maitasuna adierazteaz gain", azaldu du Edurne Maguregi Gizarte Ongizateko zinegotziak.