Inklusibitate-irizpideekin diseinatutako jolasgunea estreinatu dute Zelaietako Herri Eskolan

Anboto 2023ko ira. 18a, 08:55

Zelaieta Herri Eskolan inklusibitate-irizpideekin diseinatutako jolasgunea estreinatu dute. Lanek 25.228,50 euroko inbertsioa eskatu dute. 

Bestalde, Abadiñoko Udaletik jakitera eman dute udako oporretan beste hainbat hobekuntza ere egin dituztela ingurunean; izan ere, inguruko hesiaren eta lurren egoeran akatsak antzeman zituzten, eta leku horiek ere konpondu dituzte.

Horrez gain, aste honetan, Zelaieta Herri Eskolaren irisgarritasuna hobetzeko obrak hastea aurreikusten dutela azaldu dute. Lan hauek 125.969 euroko aurrekontua dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!