Udazken honetan Abadiñoko Udalak berriro jarriko ditu abian Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako ikastaroak. Urria eta ekaina bitartean izango dira eta, guztira, hamar bat tailer emango dira. Helburua, beste behin ere, prestakuntzarako, hausnarketarako eta aldarrikapenetarako topagune izatea da.
"Jabekuntza Eskola, funtsean, emakumeentzako topagune, prestakuntza eta hausnarketarako gunea da; konfiantzazko gunea, gure burua zaintzeko, ikusarazteko eta emakumeen ekarpenak baloratzeko sareak eraikitzeko. Kontua benetako berdintasuna eraikitzea eta aurrera egitea da, eta horregatik da garrantzitsua, baita ere, gizonak eta familiak sartzea", azpimarratu du Naiara Bildosola Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak.
Izen-ematea irailaren 22ra arte egin daiteke udal webgunearen bitartez, zein Errota Kultur Etxean edo Mediatekan.
Ikastaroak
- Biodantza
- Afrikar perkusioa
- Alfabetatze eta ahalduntze tailerra
- Gurasoentzako Eskola Feminista
- Letren Hari Moreak: Irakurketa Feministak
- Zoru Pelbikoaren dantza tailerra
- Kostura feminista tailerra (gizartearentzat ikusezinak diren gorputz eta ahots guztiak erdigunean jarriko dituen tailerra)
- Ikasi pentsatzen eta pentsatzeari uzten - Mindfulnes
- Konponketa txikien ikastaroa
- Gizontasuna korapilatuz II