Berritasun gisa, Natalia Jimenezek dinamizatuko duen 60 urtetik gorako pertsonentzako Irakurketa errazeko kluba, Mikel Antzak eta Peru Magdalenak dinamizatuko duten euskarazko eta gaztelaniazko Irakurketa kluba, nabarmendu dituzte. "Jende guztiarentzat diseinatutako eskaintza da, txikienei irakurketaren munduan sartzen laguntzeko eta apur bat nagusiagoak direnei ohitura bikain horrekin gozatzen jarraitzera animatzeko. Gainera, asko irakurtzen dutenentzako eduki erakargarriak eskaini gura ditugu, eta irakurzaletasuna berreskuratu gura duten adinekoei alternatiba bat eman. Beste alde batetik, eskaintza auzo ", azaldu du Monika Iglesias Kultura, ekitaldi eta aisialdiko zinegotziak.
Bestalde, urrian Bibliotxiki programa hasiko da; ikasturte osoan zehar Onditz Mendizabalek dinamizatuko du Liburutxokoa eta Onintze Goitizek Irakurketa txokoa. Eguaztenetan, 17:00etan, ipuin kontalari saioak egongo dira. Besteak beste, Maite Franko, Bego Alabazan eta Ines Bengoak hartuko dute parte.
Izen ematea udalaren bidez egin daiteke irailaren 11tik 22ra bitartean; Errota kultur etxean eta Mediatekan ere eman ahalko da.