Abadiñoko Udalak 1.950 bonu banatuko ditu irailaren 11tik aurrera herriko dendetan erosketak egiteko

Maialen Zuazubiskar 2023ko ira. 7a, 10:29

Abadiñoko Udalak 50.000 euroko balioa duten 1950 bonu eskainiko ditu irailaren 11tik aurrera. Bonu horiek 5, 30 eta 40 euroko deskontuak emango dituzte.

Bonuen helburua, saltoki txikiak eta tokiko ekoizleak sustatzea dira. "Abadiñoko Udalak herriko merkataritza-jarduera bultzatzeko konpromisoa hartu du, bonuen beste kanpaina baten bidez. Uste dugu dinamika positiboa dela, eta legegintzaldi honetan zabaldu egingo du", azaldu du Edurne Maguregi alkateordeak.  

Bonuei dagokioenez, 65 urtetik gorakoen artean 770 bonu berde (30 euroko deskontua 50 euroko gutxieneko erosketa batean erabiltzeko) banatuko dira; langabezian daudenen artean 600 bonu arros (40 euroko deskontua 50 euroko gutxieneko erosketa batean erabiltzeko); eta 18 eta 65 urte bitartekoen artean 580 bonu urdin (5 euroko deskontua 10 euroko gutxieneko erosketa batean erabiltzeko).

Erosketa-bonuak eskuratzeko
Erosketa-bonu hauek astelehenetik, irailak 11, aurrera banatuko dira udaletxean, udal mediatekan, Traña-Matienako udal bulegoan eta Errota Kultur Etxean. 

  • Udaletxean goizez jaso ahalko dituzte bonuak: Zelaieta, Muntsaratz, Mendiola, Sagasta, Urkiola, Gaztelu eta Amaitermineko auzotarrek.  
  • Udal Mediatekan goizez zein arratsaldez jaso ahalko dituzte bonuak: Zelaieta, Muntsaratz, Mendiola, Sagasta, Urkiola, Gaztelu eta Amaitermineko auzotarrek. 
  • Traña-Matienako udal bulegoan goizez jaso ahalko dituzte bonuak: Gerediaga, Traña-Matiena, Lebario eta Astolako auzotarrek.  
  • Errota Kultur Etxean goizez zein arratsaldez jaso ahalko dituzte bonuak: Gerediaga, Traña-Matiena, Lebario eta Astolako auzotarrek.  

Kanpainarekin bat egin dutenak:

  • Fontanería Ricardo
  • Federópticos Apraiz
  • Basque Country Bike
  • Elur arrandegia
  • Matiena farmazia
  • Miren Itziar Sánchez Robles farmazia
  • Mikel Harategia
  • Leire López de Aretxaga farmazia
  • Iglu
  • Edurne arrandegia
  • Marian fruta-denda
  • Gisasola Pentsuak
  • Pili Janari Denda
  • Taberna Zarra
  • Amaia Munitxa fisioterapia
  • Garitaonandia arrandegia
  • Teo harategia
  • Firue
  • Elorriaga kirolak
  • Carmen Alcorta ile-apaindegia
  • Bea Garcia ile-apaindegia
  • Keiran Irish Tabern
  • Zure Denda
  • Petite liburu-denda
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!