Ane Lindaneren bakarrizketagaz ekingo dio ikasturte berriari Abadiñoko Isiotu kultur elkarteak

Anboto 2023ko ira. 4a, 18:00

Emanaldia irailaren 14an izango da, 19:00etan, Abadiñoko Isiotu kultur elkartean. Ane Lindane umoregile bilbotarra ezaguna da umorea egiteko duen "estilo azido eta zorrotzagatik. Bere umorean ohikoak dira kritika soziala, balore feministak eta inkonformismoa topatzea", azaldu dute Isiotuko kideek ohar baten bidez. 

Horrez gainera, udazkeneko agenda prestatzen ari da kultur elkartea. Besteak beste, berbaldiak, kontzertu akustikoak, berbaldiak, bertsolaritza eta literatura egongo direla aurreratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!