Goiherri-Abadiño taldeak zilarrezko domina irabazi du sokatirako munduko txapelketan

Anboto 2023ko abu. 31a, 12:01

Gaur jokatu den finaleko podiumeko argazkia.

Irati Abarrategi, Olatz Abarrategi eta Amaiur Uriarte abadiñarrak aritu dira finalean.

Gaur lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa hasi da Suitzan. 25 herrialdetako 98 talde dabiltza bertan. Guztira 1.280 kirolarik eman dute izena. Tartean Abadiño Sokatira Taldeko zortzi tiralari daude eta Goiherri taldeagaz batera ari dira.

Goiherri-Abadiño taldeko emakumeek 500 kilora arteko txapelketa lehiatu dute —23 urtez azpiko mailan—  gaur goizean eta zilarrezko domina irabazi dute. Irati Abarrategi, Olatz Abarrategi eta Amaiur Uriarte abadiñarrek osatu dute eskualdeko ordezkaritza. Sailkapen fasean lan bikaina eginda heldu dira finalera. Finalean tiraldi biak galdu dituzte urrezko domina irabazteko faboritoa zen Taipeiko (Taiwan) Jingmei Dai shi dai taldearen kontra. Edozelan ere, zilarrezko domina jantzi dute euskal ordezkariek sekulako maila erakutsiz.

Aipatutako hiruez gainera, eskualdeko beste bost tiralari ere badabiltza munduko txapelketan: Ane Abarrategi, Maui Mandaluniz (23 urtez azpikoa), Martxel Azkorbebeitia (23 urtez azpikoa), Xabier Irazola eta Asisko Arruabarrena. Gaur arratsaldean eta datozen egunetan hainbat modalitate eta pisutan parte hartuko dute.

Domina banaketen irudia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!