[EGITARAUA]: Paella txapelketa eta kontzertuak, besteak beste, Muntsaratz auzoko jaietan

Anboto 2023ko abuztuaren 30a

2022ko Muntsaratzeko paella txapelketako argazkia.

Irailaren 8tik 10era bitartean Muntsaratz auzoko jaiak ospatuko dituzte Abadiñon. Adin guztietarako kontzertuak, herri bazkariak, dantza erakustaldiak eta animazioa antolatu dituzte. 

Udaletik azaldu dutenez, irailaren 8 eta 9an jaietara joan-etorria autobusez egiteko aukera egongo da. Honako hauek dira ordutegiak

Irailaren 8an

  • Elorriotik irteerak: 23:15etik 04:15era (orduro)
  • Durangotik irteerak: 22:45etik 03:45era (orduro)

Irailaren 9an

  • Elorriotik irteerak: 00:15etik 06:15era (orduro)
  • Durangotik irteerak: 23:45etik 04:45era (orduro)

Irailak 8, barikua

  • 19:00 Donien atxa jaso
  • 19:15 Talde Batuak dantza taldearen ekitaldia
  • 20:00 Paella eta tortilla lehiaketetarako izen ematea
  • 20:00 Makro disko-jaia Sound4
  • 20:30 Parrillada Hazi elkartearen eskutik

Irailak 9, zapatua 

  • 10:30 Mahai eta aulkien banaketa
  • 10:30 Auto klasikoen bilera
  • 11:00 Umeendako entzierroa
  • 12:00 Mozorroetarako izen ematea. (Mozorro eguneko gaia: Itsasoa)
  • 12:00 Puzgarriak
  • 14:00 Paellen aurkezpena eta sari-banaketa
  • 16:30 Puzgarriak
  • 18:00 Ugasixo txapelketa txosnan
  • 18:30 Apar-festa
  • 20:00 Tortillen aurkezpena eta sari banaketa
  • 20:00 Hellwatch, Ainke eta Llama a la pasma (Xirimiri tabernaren azpiko lokalen kanpokaldean)
  • 22:00 Taiwan orkestra

Irailak 10, domeka

  • 12:00 Jolas parte-hartzaileak eta animazioak
  • 14:30 Bazkari herrikoia (oilaskoa patatekin)
  • 18:00 Umeendako disko-festa: Arima
  • 19:30 Txokolatada Eroski Abadiñoren eskutik
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!