[ARGAZKI GALERIA] Abadiñoko Gerediaga auzoko Salbadore jaiak iruditan

Anboto 2023ko abu. 6a, 18:04

Abadiñoko Gerediaga azuoan jaiak ospatzen ari dira asteburuan. Gaur gauean ere erromeria izango dute Ansorregi eta Larrañagarekin.

Abuztuak 6, domeka (Salbadore eguna)

  • 12:30 Hamabi Harri taldeko ezpatadantzariak. Dantza saioa eta gero aurreskua eta atzeskua dantzatuko dira.
  • 13:00 Igel txapelketa. Sariak: 1. 30 euro eta txakolin kutxa.
    2. 15 euro eta txakolin kutxa.
    3. 10 euro.
  • Igel txapelketaren ostean, jai batzordearen txosnan karramarroak banatuko dira.
  • 17:00 Briska txapelketa.
    Sariak: 1. 120 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain.
    2. 70 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain.
    3. 50 euro eta botila bi xanpain.
    4. 30 euro eta botila bi xanpain.
    (Parte hartzeko bikoteko 8 euro ordaindu beharko dira).
  • 18:00 Umeen jolasak.
  • 20:30 Erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.
  • 21:00 Erromeria afaria.  Entsalada, piperrak, Lumagorri oilasko izterrak eta postrea. Edariak, eta kafea.
    Afalostean erromeriak jarraipena izango du, gauerdira arte.
    (Afaria 12 euro izango da eta aurrez txartela erosi beharko da 626 945 623 telefonora deituta, plazak mugatuak direlako. Afaltiarren artean, Mahalaren otzara bat zozketatuko da).
  • 50. urteurren jaia amaitzeko txokolatea banatuko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!