Biak Bat taldeak Astolako futbol zelaian entrenatuko du

Anboto 2023ko uzt. 20a, 12:03

Eskualdean emakumezkoen oinarrizko kirola babesten duen taldeak datorren denboraldian hainbat partidu ere jokatuko ditu bertan. Taldean 120 futbolari daude, benjamin eta kadete mailen artean. Jokalarien %40 inguru Abadiñokoak dira. 

Abadiñoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Biak Bat futbol taldearekin eta Abadiño Kirol Elkartearekin. Hitzarmenaren helburua eskualdean emakumezkoen oinarrizko kirola babestea da. Baita entrenamenduetarako zein lehiaketetarako egokiak diren instalazioak erraztea.

"Gobernu-talde honen lehentasunetako bat emakumeen kirolari laguntzea da. Akordio honen bidez, instalazio egokietan praktikatzea erraztu, eta, azken finean, eskualde osoko jokalariak biltzen dituen futbol talde honi babesa eman gura diogu", azaldu du Naiara Bildosola Berdintasun eta Aniztasun arloko zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!