70eko hamarkadako rocka jorratzen duen Ramada Inn-en kontzertua Amaraunen

Anboto 2023ko uzt. 19a, 09:12

Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikak ez du atsedenik hartuko uztailean. Atzo The Iiingles talde hondarribiarrak kontzertua eman zuen Piskofest zikloaren barruan, eta datorren eguenean, hilak 20, Ramada Inn taldeak egingo du emanaldia.

Ramada Inn Juan Valls musikariaren proiektu berria da eta 70eko hamarkadako rock doinuak jorratzen ditu. The Who, Neil Young & The Crazy Horse eta Kurt Vile & The Violators taldeen eragina nabarmentzen da, besteak beste. Vallsek bakarlari legez zein beste lagun musikariekin egin du bidea urteotan, eta oraingoan ere horrela izango da: Iñigo Ugarte gitarrista (aurretik Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeetan aritua), Ander Etxaniz baxu-jotzailea (Lenao eta Zingira taldeetan aritutakoa) eta Mikel Marco bateria-jotzailea (Herstura taldean aritua) ditu lagun oraingoan. 2021eko uztailean Pill for Horses diskoa grabatu zuten Andoaingo Garate estudioetan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera bost euroan erosi ahal izango da.

Jaia, denboraldia ixteko
Merezitako atsedenaldia hartu arte, beste hiru hitzordu egongo dira Abadiñoko kulturgunean: uztailaren 27an Fufu irundarrek kontzertua joko dute; abuztuaren 2an, Baby Shakes estatubatuarrak izango dira bertan; eta denboraldia ixteko, Amaraun jaia egingo dute abuztuaren 5ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!