Abadiñoko Udala Astolako igerilekuetako lau aldageletako eta komunetako barruko ateak aldatzen hasi da. "Igerilekuko instalazio laguntzaileen narriadura egiaztatu ostean, egungo gobernu-taldeak hobekuntzak egitea erabaki du, epe labur eta ertaineko jarduketa-plan baten bidez, eta horrek zerbitzuaren kalitatea hobetzea ekarriko du", azaldu du Mikel Urrutia alkateak.
Bestalde, hurrengo egunetan denboraren poderioz hondatuta dauden sabai aizunak ere aldatuko dituztela azaldu dute.