"Egiaztatu dugu lan batzuk ez zirela egin edo ez zirela behar bezala egin, eta beraz, enpresari egoera lehengoratzeko konponbideak eskatu zitzaizkion. Errefortzu hori sartuko dute euren langileetan, eta guri ez zaigu digu gehiago kostatuko, eta adi egongo gara kontratua betetzen dela ziurtatzeko", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. Lan horiek egiteko bi pertsona sartuko dira uztailaren 17tik abuztuaren 18ra bitartean; behar izanez gero, epea luzatzeko aukerarekin.
Bestalde, antzeko funtzioak beteko dituen beste pertsona bat hiru hilabetez ariko da, Zelaieta-Muntsaratz inguruko bideak garbitzen.
Horrez gain, Traña-Matienako hainbat kaletako kanalizazio garbiketak ere egingo dituztela azaldu dute udaletik. "Euri-uren udal sarean atzemandako akatsak konpontzeko", gaineratu dute.