[EGITARAUA]: Gerediaga auzoko Salbadore jaiak

Anboto 2023ko uzt. 21a, 10:00

Abadiñon, Gerediaga auzoan, Salbadore jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 4tik abuztuaren 6ra. Aurten 50. urteurrena ospatuko dute. 

Abuztuak 4, barikua

  • 20:00 Donien Atxa jaso eta txapligu hotsez jaiei hasiera ematea.
  • 21:00 Euskal Okelaz egindako gisatua banatuko du jai batzordeak, jai eremura doazenen artean.
  • 22:30 Los Cazahuates taldearen erromeria.

Abuztuak 5, zapatua (Salbadore Bezpera)

  • 12:00 Meza
  • Meza amaieran loren bedeinkazioa egingo da. Lora bana hartu ahal izango dute mezara doazenek. Familia argazkia aterako da, ermitan.
  • Ondoren, Lander eta Jon Ander trikitilariekin 'eguerdiko erromeria'.
  • Goizean zehar  Paella txapelketa. Paella ontziak 14:30erako aurkeztu beharko dira
    Sariak: 1. 50 euro, Eusko Label otzara eta txakolin kutxa bat.
    2. 40 euro, eta txakolin kutxa.
    3. 25 euro, eta txakolin kutxa.
    Gainerako parte hartzaileei hamarna euro emango zaie, paella auzoko plazan jaten badute.
  • 19:00 Tortilla txapelketa
    Sariak: 1. 50 euro, gazta bat eta ardo kutxa.
    2. 40 euro eta ardo botila bi.
    3. 20 euro eta ardo botila bi.
    (Saririk jaso ez duten guztiei ardo botila bana emango zaie. Izena ematea, 18:00etatik aurrera egin ahalko da. Tortillak 20:00etan aurkeztu behar dira).
  • 22:30 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Igor Elorza. Gai-jartzailea, Maite Berriozabal.
  • 00:00 Erromeria Luhartz taldeagaz.

Abuztuak 6, domeka (Salbadore eguna)

  • 12:30 Hamabi Harri taldeko ezpatadantzariak. Dantza saioa eta gero aurreskua eta atzeskua dantzatuko dira.
  • 13:00 Igel txapelketa. Sariak: 1. 30 euro eta txakolin kutxa.
    2. 15 euro eta txakolin kutxa.
    3. 10 euro.
  • Igel txapelketaren ostean, jai batzordearen txosnan karramarroak banatuko dira.
  • 17:00 Briska txapelketa.
    Sariak: 1. 120 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain.
    2. 70 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain.
    3. 50 euro eta botila bi xanpain.
    4. 30 euro eta botila bi xanpain.
    (Parte hartzeko bikoteko 8 euro ordaindu beharko dira).
  • 18:00 Umeen jolasak.
  • 20:30 Erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.
  • 21:00 Erromeria afaria.  Entsalada, piperrak, Lumagorri oilasko izterrak eta postrea. Edariak, eta kafea.
    Afalostean erromeriak jarraipena izango du, gauerdira arte.
    (Afaria 12 euro izango da eta aurrez txartela erosi beharko da 626 945 623 telefonora deituta, plazak mugatuak direlako. Afaltiarren artean, Mahalaren otzara bat zozketatuko da).
  • 50. urteurren jaia amaitzeko txokolatea banatuko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!