Aste honetatik aurrera, Traña-Matienako pilotalekua zabalik dago 9:00etatik 22:00etara, herritarrek uztailean eta abuztuan kantxaz gozatzeko aukera izan dezaten. Sarrera librea izango da, baina uztailean dagoeneko eginda dauden urteko erreserbak errespetatu beharko dira.
"Kalitatezko kirol-instalazioa dugu, eta gura duenak erabiltzea bultzatu gura dugu, udan ere udal kirol-baliabide hori ahalik eta gehien erabili ahal izateko. Gainera, gazteek aspaldi egindako eskaria zen, eta uda honetan zabalik egongo da", azaldu du Mikel Urrutia alkateak.