Andaluziara joateko beharrik barik, Andaluziako kultura girotu dute gaur Abadiñon. Musika, Rocíoko ama-birjinaren omenezko meza, jantzi tradizionak, gazpatxoa zein rebujito tragoa. Ez da ezer falta. De Norte a Sur dantza taldeak antolatuta, abadiñar ugari batu da jaialdira. Iluntze partetik aurrera diskofesta izango dute ordu txikiak arte. Datorren urtean jaialdiaren 20. edizioa ospatuko dute.