"Uste dut zapatuan Koba Livetik igaro ginen guztiok giro onaz eta zuzeneko musika onaz gozatu ahal izan genuela. Udalak ahalegin ekonomiko handia egin du bigarren edizio honetan, baina Suugar Musika Elkarteak oso lan profesionala egin du, kultur ekimen ezberdin eta kalitatezkoarekin Abadiño mapan jartzen laguntzeko", azaldu du Mikel Urrutia alkateak.