Aurreikuspenen arabera, lasterketa 13:25 aldera pasako da Traña-Matienatik. Lasterketa Arzubiatik sartu, Zubibitarte eta Laubideta kaleetatik igaro eta Hostal San Blaseko biribilgunetik Trabakuko mendaterantz joango da.
Lasterketa baino bi ordu lehenago lasterketa aurretik joaten den publizitate karabana pasako da txirrindulariek egingo duten ibilbidetik.
Abadiñoko Udaletik jakitera eman dute, Tourrak trafikoan eragina izango duela eta 9:00etatik 14:00etara errepidea moztuta egongo dela. Gainera, Zubitarte eta Laubideta kaleko aparkalekuak uztailaren 1erako, 14:00ak, libre egon beharko direla.