San Joan su bateratua isiotuko dute aurten Abadiñon, Astolan

Anboto 2023ko eka. 22a, 13:07

Aurten modu berezi batean ospatuko dute San Joan bezpera Abadiñon: herriko auzo guztiak elkartu eta Astolan egitarau bateratua eginda.

"Hainbat elkartek elkarlanean antolatu dugu, udalaren laguntzagaz. Beraz, herritarrei egitarauagaz bat egin eta Astolara etortzeko deia egiten diegu", azaldu du Nerea Zarandona Katalamixoneko kideak. 

Egitarauari 18:30ean emango diote hasiera, txokolatada bategaz. Horren ondoren, umeentzako jolasak egongo dira, eta 21:00etan hanburgesak eta oilaskoa banatuko dituzte. 22:00etan isiotuko dute sua, eta ikuskizun berezi bat egongo da. 22:30ean DJ Kuku musika ipintzen hasiko da. 

Ekainak 23, barikua

18:30 Txokolatada
19:00-21:00 Ume jolasak
21:00 Euskolabeldun hanburgesak eta oilaskoak
22:00 Sua piztu
22:30 DJ Kuku

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!