Lehen aldia da EH Bildu Abadiñoko alkatetzara heltzen dela eta hainbat herritarrek hori ospatu egin gura izan dute. Osoko bilkura amaitu denerako jendetza batu da Abadiñoko udaletxe azpian eta zinegotziak txalo eta irrintzi artean hartu dituzte. Ostean, herritar talde batek EH Bilduko kideei dantza egin diete.