Oihana Azkorbebeitia nagusi EH Mendi Erronka ultra trailean, Leitzan

Anboto 2023ko eka. 3a, 21:03
Sara Peña, Oihana Azkorbebeitia eta Uxoa Irigoien.
Lasterketako errekorra hautsi du eta proban lehiatu duten kilometro bertikalean ere bizkorrena izan da.

Ultra trail distantziako mendi lasterketen egutegiak Leitzara eraman ditu gaur mendi korrikalariak. 560 bat lasterkari batu dira herriko plazan, 08:00etan, 67 kilometro eta 7.200 metroko desnibel positiboa dituen Euskal Herria Mendi Erronka lasterketako ibilbideari aurre egiteko.

Emakumeetan, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da (7.54.59). Lasterketa irabazteaz gainera, lehendik Oihana Kortazar korrikalari elgetarrak zuen errekorra hautsi du, hiru segundogaitik, eta lasterketan lehiatu duten Irumugarrietako kilometro bertikalean ere bizkorrena izan da. Lasterketan Sara Peña korrikalari oriotarra sailkatu da bigarren (8.28.24), eta Uxoa Irigoien getariarra hirugarren (9.20.47). Gizonetan, Ander Iñarra lezoarrak irabazi du (6.34.23). Berak ere hautsi du probako errekorra. Aurtengoa lasterketako IX. edizioa izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!