Abadiñoko San Trokaz jaietan eraso bat gertatu dela salatu du Itaiak

Anboto 2023ko mai. 23a, 13:17

Erasoa zapatuan izan zen eta momentuan bertan protokoloa martxan jarri zuten. Jai batzordeak eta Izpilikuak Talde Feministak bat egin dute Itaiak egindako  salaketagaz.

Zapatuan, Abadiñoko San Trokaz jaietan, eraso bat gertatu zela salatu du Itaiak. Itaiakoek ANBOTOri azaldu diotenez, lekuko batek salatu zuen erasoa, zapatu gauean bertan. "Lekukoa Gaztetxera hurbildu zen, eta herriko taberna baten aurrean gizonezko batek emakumezko bat erasotu zuela azaldu zigun. Momentuan bertan, protokoloa aktibatu genuen", jakitera eman dute Itaiakoek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!